XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eminentzia hipotenarra Eskuzabalaren barneko ertzaren (ertz kubitalaren) irtenune biribildua, behatz txikiari lotutako muskulu laburrek eratua.


e. tenarra
e. hipotenarra

Ird.: Esku-ahurrean bereizten diren bi eminentzia nagusiak
.

Eminentzia tenarra Eskuzabalaren kanpoko ertzaren (ertz erradialaren) irtenune biribildua, erpuruaren oinaldean, behatz horri lotutako muskulu laburrek eratua.

Enantema Zenbait eritasunetan (eskarlatinan adib.), bereziki aho eta faringeko mukosetan agertzen diren orban gorri gutxi-asko hedatsuak, larruazaleko exantemari dagozkionak.

Enartrosia Barrunbe batean enkajatzen den buru batek osatzen duen artikulazioa.

Giltzadura-mota hau norabide guztietan mugitzen da.

Iztergainekoa da adibiderik ezagunena.

Enbrioia Arrautza ernaldua, behin zatitzen hasten denetik bere estalki bitelinoetatik askatzen den bitartean.


22+1 egun
24+1 egun
26 egun
28 egun
5 astearen bukaeran
6 astearen erdialdean
7 aste
56 egun

Ird.: Giza enbrioiaren itxura-aldaketa, adinaren arabera
.